Udal kiroldegiak eta kultur aretoak, edukieraren %100era

Hasier Larrea 2021ko urr. 7a, 18:28

Arrasateko Udalak bere eskumeneko neurri murriztaile ia guztiak bertan behera geratuko direla adierazi du: "Hala ere, indarrean jarraitzen du musukoaren erabilerak kirol eta kultur instalazioen barruan".

Gaurtik aurrera, gimnasio eta aldageletan zein kirol partiduetako harmailetan edukierak ahalbidetzen duen beste jende sartu ahalko dira. Gainera, boulderra, igerilekua, eta muskulazio gela erabiltzeko erabiltzaileek ez dute hitzordurik hartu beharko. Tornuak berriz ere martxan jarriko dira eta abonatu txartela edota hatz markaren erabilera beharrezkoa izango da kirol instalazioan sartzeko. Eskaintzen diren ikastaroei dagokionez, "posible den heinean" igoko da partaide kopurua. 

Kontrara, indarrean jarraituko du musukoaren erabilerak kirol instalazio barruan: "Beharrezkoa da honen erabilera gimnasio, aldagela, boulder eta ikastaroetan, baita higiene neurri oro mantentzea eta eskuak maiz garbitzea ere. Partiduetarako harmailetako ikusleek maskara erabili beharko dute momentu oro eta ezin izango dute ez janaririk ezta edaririk kontsumitu, ura izan ezik.

Hori horrela, Kulturateko areto nagusiak eta Amaia antzokiak ere berreskuratuko dute %100eko edukiera. Musukoaren erabilerak eta higiene neurriak bermatzeak derrigorrezkoa izaten jarraituko du gune horietan, eta ezin izango da elikagairik eta edaririk kontsumitu, ura izan ezik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak