Erabiltzaileen eskariak aintzat hartuta, eraikineko hiru gunetan instalazio eszenikoak jarriko dituzte, eta, horretarako, obraren epea luzatzea onartu du udalbatzak. Modu horretan, Izaskun Murgia elkartearen eta Doke Antzerki Taldearen aretoetan barra normalizatuak muntatuko dituzte, fokuak jarri ahal izateko. Halaber, barra horientzat, argindar eta datu kanalizazioak eta kable sareak jarriko dituzte. Bestalde, bigarren solairuko askotariko erabilera gelan, fokuentzako azpiegituraz gain, oihala jarri ahal izateko beste barra bat ere muntatuko dute. Hori dela-eta, atzerapen txiki bat izango dute lanek.