Arrasateko Ezker Anitzak PSE-EErekin egin du hirugarren bilera

Eneko Azurmendi 2021eko urriaren 6a

Uda aurretik EAJrekin eta EH Bildurekin batu ostean, PSE-EEren gestoreko bozeramaile Blanca Roncalekin egin dute hirugarren bilera Juan Luis Merino Ezker Anitzako komunikazio idazkariak eta Juankar Davila Arrasateko Ezker Anitzako koordinatzaileak. "Herritarren arazo eta beharrak konpontzeko gogoz ari gara lanean", azaldu dute.

Alderdi politikoekin eta eragile sozial eta sindikalekin batzen ari dira Ezker Anitzako ordezkariak, "Arrasateko errealitatea ahalik eta hoberen ezagutzeko eta arrasatearren bizi-kalitatea hobetzeko akordioak lortu ahal izateko, bereziki pertsona zaurgarrienena".

2023ko udal hauteskundeetan "ezkerreranzko bira" egiteko beharra helarazi diete Davilak eta Merinok Roncali: "Zenbakiek ahalbidetu ezkero, interesgarria izango litzateke egungo Udal Gobernuaren alternatiba izatea, ezkerretik, eta pertsonei begira, ez adreilu eta hormigoiari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak