'La Excavadora' taldeak emango die hasiera Kooltur Ostegunei

Uxue Igarza Loiola 2021eko urriaren 5a

Eguen honetan, hilak 7, abiatuko da Kooltur Ostegunen denboraldi berria. Hasiera indartsua emateko, La Excavadora talde arabarra gonbidatu dute gaztetxera. 22:00etan hasiko da kontzertua.

La Excavadora taldea eskarmentu handiko musikariek osatzen dute; besteak beste, La Polla, Gatillazo edota Sumision City Blues taldeetan aritutakoek. Ekimenaren antolatzaileen arabera, "oso kaletarra" da eskaintzen duten proposamena: "Rockeroa, punkya tamainan, eta lagun artean, garitoetan abesteko moduko hitz gordin eta egiazkoekin. Eskabadora hartuta, izan ginena eta rockak izan zuen giroa eta bizitasuna berreskuratzeko asmotan dabiltza, astoak bezala, aurrera bakarrik begiratuta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak