Ibai-Artek antolatuta Leo Minax laukotearen musikaz gozatzeko aukera egongo da urriaren 10ean, domeka, Arrasaten.
Arrasate Blues 365 ekimenaren barruan antolatutako ekitaldia da; izan ere, ekimenaren helburua urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzea da.
Geldialdia Arrasaten
Leo Minax musikari brasildarra Euskal Herrian izango da urrian zehar, eta tartean geldialdia egingo du Arrasaten. Laukotea osatuko duten bete hiru musikariak izango dira: Borja Barrueta izango da bateria-jotzailea, Dario Guibert kontrabaxuan eta Daniel Garcia Diego pianoan.