Errugbi taldeko Herensugeen 25. urteurrenaren hasiera, umoretik

Eneko Azurmendi 2021ko urr. 5a, 11:38

Argazkia: El Hormiguero.

Dani Fontecha eta 'Suko' umoristak gonbidatu ditu ARTren talde beteranoak, eta Amaian izango dira bihar.

2020ko urte pandemikoan bete zituzten Arrasate Rugby Taldeko Herensugeek 25 urte, eta, ospatzeko asko zuten arren, atzeratu egin behar izan zituzten pentsatutako ekitaldiak. Javier Jauregi aritu da urtemugako kontuak koordinatzen, eta aipa-tu du harreman ona daukaten hiru errugbi talde gonbidatuko dituztela 2022ko maiatzean: "Burdeosko Archiball, Vigoko Melgachos eta Donostiako Bera-Bera taldeko beteranoak iaz etortzea nahi genuen, baina, azkenean, zazpi hilabete barru etorriko dira Arrasatera".

Motorrak berotzeko, barreak

Maiatzeko jaialdirako diru-iturriak lortzeko eta klubari laguntzeko asmoz, El Hormiguero telebista saioan kolaboratzen duten Dani Fontecha eta Sergio Gonzalez Suko bakarrizketariei dei egin zieten Herensugeek. Hala, bihar, 19:30ean hasita, "zoriontasun faltsua" eta halako gaiak tonu umoretsuan landuko dituzte. Sarrerak eskuragai daude, arrasate.eus webgunean eta Amaiako leihatilan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak