Nafarroa eta Biteri etorbideak itxita egongo dira aste honetan

Eneko Azurmendi 2021eko urriaren 4a

Gaurtik egubakoitzera, urriaren 8ra, trafikora itxita egongo dira bi etorbideak, Ekobulebar-eko obrak direla eta. Zehazki, itxita egongo da Nafarroa etorbideko eta Biteri etorbideko bidegurutzea, hain zuzen, Kulturola aurrekoa. Hala, trafikoa Zerrajera kaletik bideratuko da.

Era berean, Eskoriatzako norabideko autobus geltokia lekuz aldatu da, eta Kontzezinoko biribilgunean dago orain. "Herritarrei barkamena eskatzen zaie desbideratzeak sor ditzakeen eragozpenengatik", azaldu dute Udal Gobernutik.

Kontzezinoko biribilgunean jarri duten behin behineko autobus geltokia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak