Iaz, kategoria utzi zuten zazpi jokalari beteranori oroigarriak eman dizkiote partidua hasi aurretik. Oroigarriekin batera, taldekideek sinatutako kamisetak ere jaso dituzte omenduek, eta, talde argazkia atera ondoren hasi da Mondra eta Oiartzunen arteko norgehiagoka.
Penaltia huts egin arren, garaipena
Lehen zatia lehiatua izan da. Izan ere, Mondrak gogor ekin dio partiduari, baina, oiartzuarrak modu berean aritu dira. Aukera garbiena, Mondrako jokalari Mujikak huts egin duen penaltia izan da. Penaltia garbia izan da, baina, ezin izan da aurreratu etxeko taldea. "Konfidantzaz nengoen, baina ez da sartu. Hurrengo batean, beste norbaiti utzi beharko diogu penaltia botatzen. Hala ere, partidua irabazi dugu. Lehen zatian gola sartu dugu, partidua berdindu dugu, eta lau partiduren ostean, lehenengo garaipena lortuta pozik gaude", adierazi du Mujikak, Mondrako kapitainak".
Hala ere, hortik gutxira etorri da etxeko taldearen lehen gola, Josuren eskutik. Golaren ostean, partidua berotu da, eta aurkari batek –Oiartzuneko jokalaria– txartel gorria jaso du, hala, oiartzuarrak hamar jokalarirekin geratuta.
Hamar jokalarirekin bada ere, ondo eutsi diote oiartzuarrek Mondrakoei, eta partidua ere berdindu dute, bigarren zatian. Aukera nabarmenak izan dira 90 minutuak iritsi aurretik, eta halako batean iritsi da Mondraren bigarren gola, eta azkena. Hala, 2-1 amaitu da partidua, eta hiru puntuak etxean geratu dira, laugarren jardunaldian.