Istripua izan da auto baten eta ziklista baten artean, Arrasaten

Larraitz Zeberio Lekuona 2021eko irailaren 30a

GI-627 errepidean gertatu da, 19:45ean. Txirrindularia Zumarragako ospitalera eraman dute. Hasiera bateko diagnostikoa ez da larria.

Ertzainak eta anbulantzia gerturatu dira ezbeharra gertatu den lekura; Arrasateko Musakola auzoan dagoen Eroski pareko biribilgunera. Istripua auto baten eta txirrindulari baten artean izan da. Zumarragako ospitalera eraman dute ziklista. Behin behineko diagnostikoa ez da larria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak