Egun, Arrasatek 4.500 kale-argi ditu, eta LED teknologiara aldatzen ari dira 2014tik. 2.680 farola aldatu dira guztira, udalerriko instalazio elektrikoen %60. "Neurri horrekin herriko argiak modernizatzen ari gara, modu ekologikoan, kalitate handiagoko kale-argiekin eta mantentze-kosturik txikienarekin. LEDen bidez, energia-gastua %70era jaisten da, kontsumo beherapenari esker, eta ia ez du mantentze-lanik", adierazi du Victor Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzo zinegotziak.