Langileek bideratuko dute Olandixoko tuneleko trafikoa aurrerantzean

Eneko Azurmendi 2021eko irailaren 29a

Asteon txandakako zirkulazioa jarri dute tunelean, mantentze lanen ondorioz, baina semaforoaren ordez, langileek bideratu dute trafikoa. Proba modura hasiko dira horrela eta eraginkorra balitz, jarraipena emango diote.

GI-2630 errepidean, Olandixoko tunelean egiten ari den lanen ondorioz sortutako trafiko arazoen berri eman dio Arrasateko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari, "konponbidea bilatuz elkarlanean, herritarren erosotasuna eta segurtasuna bermatuz".

Lanak horiek "segurtasunez" egiteko, "beharrezkoa" da errei bat ixtea. "Orain arte Aldundiak jarraitu duen prozedura norantzetako bat itxi eta trafikoa herritik desbideratzea izan da. Aurrez, txandakako pasoa ezarri zen semaforo bidez. Zenbait gidarik ez zuten errespetatzen semaforoa, ordea, eta sortzen zituen segurtasun arazoen ondorioz, bertan behera utzi zen neurria", azaldu du Arrasateko Udal Gobernuak.

Hori dela eta, bi aldeek adostu dute txandakako zirkulazioa, semaforoekin ordez, langileekin egite. "Era honetan, ibilgailuak bere txanda errespetatzea bermatuko da, eta pasoa semaforoekin baino era eraginkorragoan kontrolatuko da". Pobaldia aztertu ostean, trafikoan izango duen eragina neurtuko dute, "eta emaitza ona balitz, datozen artapen egunetan jarraipena emango zaio".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak