Streaming bidez jarraitu ahalko dira nagusien asteko ekitaldiak

Hasier Larrea 2021eko irailaren 28a

Asteazkenean, hilak 29, 18:00etan, Arrasateko sexologia zerbitzuko sexologo Aritz Resinesen eskutik, adineko pertsonen sexualitateari buruzko hitzaldia egongo da Kulturateko areto nagusian.

Hitzordu hori esteka honen bitartez jarraitzeko aukera eskainiko du Arrasateko Nagusien Kontseiluak, hitzaldira bertaratzerik izango ez dutenengan pentsatuta. 

Bestalde, barikuan, 11:00etan, Kulturaten egingo duten Pertsona nagusien nazioarteko eguneko ekitaldia  esteka honen bitartez jarraitzeko aukera egongo da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak