Indarkeria matxistei aurre egiteko arreta telefonoa jarriko dute Maritxu Kajoi egunean

Hasier Larrea 2021ko ira. 28a, 19:38

Maritxu Kajoi eguneko gaua, pandemia aurreko aldi batean.

Arrasateko Udaleko Berdintasun Sailak, Arrasateko Mugimendu Feministarekin koordinaturik, urriaren 1a eta 2a artean eman daitezkeen eraso matxistei aurre egiteko 688 809 137 telefono-zenbakia jarriko du arrasatearren eskura.

Jaiak bertan behera gelditu direla jakin arren, barikuan, arratsaldeko 20:00etatik zapatuko goizaldeko 08:00ak arteko arreta telefono-zerbitzua egongo da: "Bertan, jaietan gertatzen den edozein eraso sexistaren aurrean informazioa, aholkularitza eta beharrezkoa balitz eta erabiltzaileak propio eskatuz gero, aurrez aurreko arreta eta laguntza eskainiko da. Telefono zenbakia egongo da ikusgarri", adierazi dute Udaletik.

Azkenik, Indarkeria Matxistarik gabeko Maritxu Kajoi egunaren aldeko aldarria egin gura izan du Arrasateko Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak