Hala ere, honako hau nabarmendu nahi izan dute eragileek: "Txosnagunea ez egoteak ez du esan nahi txosna batzordean parte hartzen dugun herri mugimenduko taldeak geldi egongo garenik; kaleak gure aldarriez beteko ditugu, Arrasate antifaxista, feminista eta zapalkuntza ororen aurkakoa lortu arte". Gainera, Monteazpin jarriko duten pankartan argazkia atera eta sare sozialetara igotzera animatu dituzte herritarrak.
Era berean, aurtengoa iaz helarazitako mezuarekin alderatuz desberdina dela aipatu dute: "Azken hilabeteotan egoerak asko hobetu duela kontuan hartuta, jai herrikoiak laster bueltatuko direnaren esperantza osoa dugu".
Ondorioz, 2022ko Maritxu Kajoi egunean "gogor eta gogotsu" itzuliko direla diote, "bukaerako argia hurbil" ikusten dutelako: "Bitartean, disfrutatu eguna gertukoekin eta arduraz! Ardaua bezain gorrixa, bihotza ta herrixa!".