'Txiki' eta Otaegi gogoan izan dituzte Gudari Egunean

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ira. 27a, 20:34

Gudari Eguneko manifestazioan.

Arrasateko Sortuk antolatutako Gudari Eguna izan da gaur, Arrasaten. Euskal Herria bihotzean, Aurrera Bolie! lelopean, manifestazioa izan da, lehenbizi, Seber altubetik abiatuta, eta 19:30ean, berriz, ekitaldia izan da Monterronen. Urtero moduan, Txiki eta Otaegi oroitu dituzte, besteak beste, eta Agurtzane Arregi Letamendiren senideek ere testigantza hunkigarria eskaini dute.

Gaurko egunez fusilatu zituen Francoren erregimenak Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra eta Angel Otaegi azpeitiarra ETAko kideak, eta haiekin batera FRAPeko kide Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz.

Hala, fusilamenduen urteurrenean, "Euskal Herria askatzeko eginiko ahalegina beren bizitzarekin ordaindu zutenak" oroitu dituzte. Honakoa adieraziz, "aurrera egin ahal izateko oroitzea ezinbestekoa da; nora goazen jakiteko, nondik gatozen jakitea ere funtsezkoa zaigulako".

Gudari Egunean, Monterron parkea jendez bete da.

Agurtzane Arregi Letamendi oroituz

Memoria zati bati lekua ere egin diote Monterroneko ekitaldian. Hain zuzen ere, Agurtzane Arregi Letamendiren senideak izan dira ekitaldian, eta Agurtzane zein zen kontatu dute, nolakoa zen, eta, baita, 1978ko uztailaren 2an, A Hirukoitzak Agurtzane nola hil zuen testuingurua kontatu dute. Horrekin batera, Agurtzane Arregiren senideek oraindik ez dute la aitortzarik jaso ere aldarrikatu zuten. 

Gudari Eguna, Monterronen, Agurtzane Arregi Letamendiren senidea mikroan.

Ekitaldi amaieran, Euskal Herria euskalduna, feminista eta sozialista eraikitzeko borrokan eta lanean jarraituko dutela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak