Klaseak merkatariei ondoen datorkien ordutegian jarriko dituztela nabarmendu dute zerbitzutik, hau da, goizean, lantokia zabaldu aurretik; arratsaldean, bazkaldu ondoren; iluntzean eta abar. "Azken hiru urte hauetan, merkatari batzuk aritu dira 08:00etatik 09:30era, astelehen, astearte eta asteazkenetan". Hala, euskara ikasteko, sakontzeko edo hobetzeko interesa eduki ezkero, daukaten maila izanda ere, haiekin harremanetan jartzeko deia egin dute zerbitzutik. "Komeni zaizuen aukera bilatuko dugu". Ikastaroaren prezioa 70 eurokoa da.
Arrasateko euskara zerbitzua:
Amaia Arana Beitia
Azoka kalea z/g
Tel. 943 25 20 08
euskara@arrasate.eus
Arrasateko Udal Euskaltegia
Arimazubi 2
Tel. 943 79 70 77
euskaltegi@arrasate.eus