Sukaldaritza, taberna eta kafetegiko oinarrizko ikastaroa antolatu du Mankomunitateak

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ira. 23a, 11:41

Sukaldean.

Zuk-Aldatuz proiektuaren barruan, Sukaldaritza, taberna eta kafetegiko oinarrizko ikastaroa antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak, Sarea fundazioarekin eta Sartei elkartearekin batera. Irailaren 27an hasiko da, martxora arte iraungo du ikastaroa, baina oraindik plazak libre daudela jakinarazi dute.

Debagoieneko Mankomunitateak, Sarea fundazioak eta Sartei elkartearekin batera, Zuk-Aldatuz enplegu proiektua antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundua. Sukaldaritza, taberna eta kafetegiko oinarrizko ikastaroa (480 ordu), gaitasun pertsonalen prestakuntza (40 ordu) eta praktikak (80 ordu, gutxienez) barne hartzen ditu proiektuak, Arrasaten izango da eta Debagoieneko eskualdean erroldatutako pertsonei dago zuzenduta. Batez ere, ostalaritzan interesa duten debagoieneko langabeei zuzenduta.

Klaseak gazteleraz izango dira, beraz, ezagutza maila egokia ezinbestekoa dela jakinarazi dute.

  • Hautaketa elkarrizketak: Irailaren 15etik 24ra, Debagoieneko Mankomunitateko egoitzan (Nafarroa etorbidea 17, Arrasate).
  • Hautaketaren emaitzak: Irailaren 24a.
  • Ikastaroaren hasiera data: Irailaren 27a.

Izena emateko hemen klikatu eta galdetegia bete edota jarri Debagoieneko Mankumunitatearekin jarri daiteke harremanetan 943 79 30 90 telefono zenbakira deituz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak