Eguneko arreta zerbitzuaren hartzaileak bete beharreko nahitaezko baldintzak honakoak dira: Arrasaten erroldatua izatea, 65 urtetik gorakoa izatea eta hartzailea mendekotasun-arriskuan aurkitzea, mendetasun-egoera Foru Aldundiak aitortua izatea lehen graduan. Halaber, Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuen balorazioaren ostean, salbuespenak egitea ebaluatuko da kasu batzuetan, "hala nola, mendekotasunik aitortua ez duen, ahultasun egoeran, egoera zaurgarrian edo bakardade egoeran dagoen pertsonak".

Zerbitzu berriak 307 metro koadro hartuko ditu, sei gunetan banatuta: atseden gunea, komunak banalekua, jangela, jarduera gunea eta administrazioa. Hala, zentroan askotariko zerbitzuak eskaintzea aurreikusten du Udal Gobernuak: informazioa, jarraipen-balioespena, gizarte hezkuntza arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea, estimulazioa edo berriro soin-heziketa lantzeko esku-hartzea, hezitzaile esku hartzea, gizarte-hezkuntza eremuko eta arlo psikosozialeko esku hartzea eta abar.
Arrasateko Udalak goizean eta hiru orduz eskainiko du zerbitzu publiko hori, astelehenetik egubakoitzera, "eta taldea 12-16 pertsonek osatuko dute gehienez".
Proiektu "estrategikoa" eta "funtsezkoa" dela adierazi du Udal Gobernuak, "arrasatearren ongizatea eta bizi kalitatea bermatzea" lehenetsita, "bereziki" adinekoen kasuan. "Zerbitzu honen xedea da mendetasun arriskuan edo mendetasun egoeran dauden adineko pertsonen autonomiari eusten laguntzea".