Arrasateko Sortuk antolatutako ekitaldia izango da, Euskal Herria bihotzean, aurrera bolie! lelopean.

Fusilamenduen urteurrenean, "Euskal Herria askatzeko eginiko ahalegina beren bizitzarekin ordaindu zutenak" oroituko dituzte astelehenean, irailaren 27an. "Aurrera egin ahal izateko oroitzea ezinbestekoa da; nora goazen jakiteko, nondik gatozen jakitea ere funtsezkoa zaigulako". 19:00retan manifestazioa abiatuko dute Seber Altubetik eta 19:30ean, berriz, ekitaldia egingo dute Monterronen.
Arrasateko Sortuk antolatutako ekitaldia izango da, Euskal Herria bihotzean, aurrera bolie! lelopean.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.