Olandixoko tuneleko lanek trafikoan eragingo dute aste honetan

Uxue Igarza Loiola 2021eko irailaren 20a

Bihartik eguaztenera bitartean, 8:00etatik 14:30era, Eskoriatzako noranzkoan moztuta egongo da bidea, eta eguenean, ordu tarte berean, Eskoriatzako zein Aramaioko noranzkoetan txandakako mozketak egingo dira.

Aldundiak mantentze-lanak egingo ditu GI-2620 errepideko instalazioetan, eta azaldu dutenez, horietako batzuk Olanditxoko tunelaren barruan daude. Hala, zirkulazioa etenda geratuko da hilaren 21etik 23ra –Eskoriatzako noranzkoan– eta hilaren 24an, eguena, Eskoriatzako zein Aramaioko noranzkoetan. Nolanahi ere, txandak egingo dituzte eta norabide bat libre egongo da beti. Baina badaezpada, ordezko bide gisa, zeharbide zaharra erabiltzea gomendatu dute, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak