Bi aukera eskainiko dituzte. Batetik, aurrez aurreko euskara eskolak, astean bi egunetan, ordu eta erdiko klaseak. Bestetik, euskarazko mintzapraktika, astean ordubetez, talde txikietan eta bidelagun baten laguntzarekin.
Eskaintza Haur Hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzan ikasten ari diren umeen gurasoei zuzenduta dago, "seme-alabekin hizkuntza oztopoa izan dadila ekidinez".
Bi bide daude izena emateko: 943 77 12 28 telefono zenbakira deituta (10:00etatik 12:00etara eta Nereagatik galdetu) edo zaharberri@aedelkartea.eus helbidera mezu bat idatzita.