Kontzertuen edukiera oraindik mugatua izango dela eta maskarak janztea ezinbestekoa dela gogoratu du Koolturrek: "Egin dezagun azken ahalegina, hain kolpatua dagoen kulturaren sektore anitza lehenbailehen berrindartu dadin!". Izan ere, pandemiagatik oztopo ugari izan dituztela-eta, ohiko jarduna izugarri baldintzatu zaiela nabarmendu dute: "Kulturaren gurpila ez gelditzeko uneoro ekintzak sustatzen jarraitzeko ahaleginean ibili gara, eta domeketan zein Amaia Udal Antzokian ere egin izan ditugu emanaldiak".
Ezohiko egoera honek kaltetutako kulturako zein bestelako sektore eta norbanako guztiendako "besarkada estu bat" helarazi dute.
