Ez dira aurkari makalak Mariñoko jokalariak; Marta Ugarte Leintz Arizmendiko jokalariak onartu du errespetua ematen duen taldea dela Irungoa: "Kategoriako gogorrenak dira nire ustetan". Halere, beldurrak uxatzeko moduko partida egin dute arrasatearrek, eta "pozik" agertu dira denboraldiko lehen lehiaren ostean.