0 eta 1 galtzen ari ziren Mondrateko mutilak atsedenaldia iritsi denean; baina 2. zatian berehala lortu dute berdinketa, eta ondoren, bata bestearen atzetik etorri dira hurrengo golak. Bizkaitarrek atezaina jokalari gisa baliatzea erabaki dute, baina garesti irten zaie estrategia; ez dute asmatu. 5 eta 2, etxekoak aurretik ziren partida amaitzear zela, eta 6. gola azken segundoetan iritsi da.