Udalak Kontzezino kaleko trafikoa moztu eta edukiontziak erretiratuko ditu bihar

Hasier Larrea 2021ko ira. 17a, 11:02

Larunbat honetan, irailak 18, udalerriko trafikoan aldaketak eta mozketak egingo ditu Udalak. Hala, Kontzezino kalea itxita egongo da 11:00etatik 15:00etara. Udaletik aipatu dute Udaltzaingoak kudeatuko duela trafikoa, "mozketen balizko ondorioek bideetako gainerako erabiltzaileei ahalik eta eragin txikiena eragin diezaieten". 

Bestalde, Arizmendiarreta eta Laubide plazaren inguruetako edukiontziak erretiratuko dituzte ostiral gauean: "Garibai etorbidean, Iturbide Egoitzaren aurrean, eta Garibai-Zerkaostetan, egoitzaren alboan dauden zabor-edukiontzien bateriak bide publikotik kenduko dira".

Igande goizean jarriko dituzte berriro, beirazko edukiontzia izan ezik, astelehenean jarriko baitituzte horiek.
Bien bitartean, erabiltzaileek Biteri etorbidean, Zaldibarko frontoiaren ondoan eta Arrasate pasealekuan Batzokiaren atzealdean dauden edukiontzietara bota ahal izango dituzte hondakinak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak