Auzitegi Nazionalak ere ez du debekatuko Sarek deitutako martxa

Mirari Altube Arrese 2021ko ira. 16a, 15:17

EAEko Auzitegi Nagusiak adierazi zuen atzo ez zuela debekatuko zapatuko martxa, eta orain, Auzitegi Nazionalak ere gauza bera egin du; Jose Luis Calama epailearen erabakia izan da. Terrorismoa goratzearen deliturik dagoen esateko "nahikoa daturik ez" dutela adierazi du.

Espainiako Gobernuari Unai Paroten eskubideak errespeta ditzala eskatzeko zapaturako antolatutako martxa ez du debekatuko Auzitegi Nazionalak ere. Justicia y Dignidad elkarteak Auzitegi Nazionalean jarritako helegitearen ostean dator erabakia. Epailearen eta Fiskaltzaren argudio nagusia izan da "oraingoz ez dagoela elementurik gertakariak balizko deliturik izan ote daitezkeen zehazteko". Era berean, Calama epaileak eskatu dio poliziari gertutik zaintzeko martxa, "terrorismoaren gorazarrerik" egon den eta biktimak edo haien senideak mindu edo gutxietsi diren jakiteko.

Sareren agerraldia bihar

Sare herritarrak eta Sare Arrasatek bihar goizean egingo dute agerraldia komunikabideen aurrean: "Zapaturako deitutako martxaren baitan sortutako nahasmen, eta gatazka dela eta gure irakurketa eta erabakien berri emango dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak