Arrasateko saihesbidean, GI-627 errepidean auto istripua izan da Maltzagako noranzkoan, 10:52an. Ez da ezer larririk gertatu, baina, anbulantzia bertaratu, eta autoan zihoazen bi lagunetako bat Debagoieneko Ospitalera eraman dute. Horrekin batera, errepidea garbitzeko eskaera egin dute istripua izan den lekuan, eta baita garabi bat autoa eramateko. Une honetan trafikoa bideratzen ari dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.