Arrasateko Bibliotekan hainbat jarduera antolatu dituzte ikasturte berrirako. Literatura solasaldiak egingo dira euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, eta azken horri lotuta, mintzataldea ere abiatuko dute, ingelesa praktikatu nahi dutenentzat. Bestetik, aurtengo berrikuntza urtarriletik aurrera martxan egongo den ipuin-jolas txokoa da; 4 eta 6 urte biatarteko haurrek eta haien gurasoek, elkarrekin, literaturaz gozatzeko espazioa.
Euskarazko solasaldiei dagokienez, Alex Gurrutxagak gidatuko ditu, eta 18:30etatik 20:30era izango dira saioak. Honako hauek dira datak:
- Urriak 28, osteguna: ‘Bidasoan gora’, Eneko Aizpurua
- Azaroak 18, osteguna: ‘Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak’, Irene Sola
- Abenduak 16, osteguna: ‘Kobane calling’, Zerocalcare
- Urtarrilak 27, osteguna: ‘Espedizioa’, Juanra Madariaga
- Otsailak 24, osteguna: ‘Bidean ikusia’, Arantxa Urretabizkaia
- Martxoak 24, osteguna: ‘Den-dena nahi dugu’, Nanni Balestrini
- Apirilak 28, osteguna: ‘Neskamearen ipuina’, Margaret Atwood
- Maiatzak 26, osteguna: ‘Euri zitalari esker’, Itxaro Borda
Gainerako jarduerak, hemen.