Pitxi Herreroren omenezko torneoa jokatu dute gaur Arrasaten. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta aspaldiko partez, ikusleak egon dira Iturripeko harmailetan.
Kadete neskek hiruko txapelketa
Goizean hiruko txapelketa jokatu dute kadete mailako neskek: Arrasate A 7- Arrasate B 7; Arrasate A 5- Bergara 16; eta, Arrasate B 3- Bergara 15 izan dira emaitzak.
Kadete mailako mutilek 12-36 galdu dute Gure Auzune gasteiztarren aurka.
Arratsaldean, gazte mailako mutilek jokatu dute. 18-20 galdu dute Gure Auzuneren aurka.
Senior maila: Arrasate-Gure Auzune
Azkenik, senior mailakoen txanda izan da. Lehenengo zati parekatua jokatu dute, eta atsedenaldira 9-9 emaitzarekin iritsi dira. Bigarren zatian, baina, Arrasateko taldeak erasoko sistema aldatu du bi pibot jarriz. Defentsako intentsitatea handitu eta atezainak egin duen lan onak ere asko lagundu du azken emaitzan. Hala, 24-16 irabazi dute etxeko jokalariek.