Gaurko finalerdian, lehen laurdena atzetik hasi dute Arrasatekoek; hamar minutu jokatuta, 22-14 zen emaitza. Atsedenaldirako, ordea, eman diote buelta, 31-40. Amaieran, berriz, zazpi puntuko aldearekin nagusitu dira Eneko Mataren mutilak, 70-77.
Beste finalerdian, Baskoniak 59-69 irabazi dio Easori.
Bihar 18:30ean izango da MUren eta Baskoniaren arteko finala.