Adin guztietakoak abestera animatzera deitu ditu Goikobaluk

Hasier Larrea 2021ko ira. 12a, 17:52

1989an sortutako herriko abesbatza taldeak lau adin-tartetan banatuko ditu aurtengo entseguak, eta dagoeneko antolatu ditu multzo bakoitzaren asteroko hitzorduak.

Izartxoak –4 eta 7 urte artekoak– martitzen eta eguenetan batuko dira, 18:00etatik 18:45era. Bi egun horietan baina 18:45etik 19:45era izango da Txikien –8 eta 12 urte artekoak– txanda. Eguaztenero ordu eta laurdeneko saio bakarra hitzartu dute, 19:00etan hasita, Gazteentzako –13 eta 17 urte artekoak–. Eta Nagusiek –18 urtetik gorakoak–, azkenik, martitzenetan 20:30etik 22:30era eta eguenetan 20:00etatik 22:00etara berotuko dituzte euren ahots kordak.

Izena emateko bi aukera daude: 685 75 02 22 telefono zenbakira deituta edo Erdiko kaleko Harresi aretoan izango diren entseguetara joanda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak