Bestalde, bingoa irailaren 16an irekiko dutela aipatu du Andoni Altzelaik, Uribarri elkarteko presidenteak. Eguneko bidaia ere egingo dute Lizarrara, urriaren 14an. Irteera goizeko bederatzietan izango da, Arimazubiko autobus geltokian. Pertsona bakoitzak 32€ ordaindu beharko du, eta prezioan hamarretakoa sartuko da.