Petti eta Trigger-en kontzerturako sarrerak eskura daitezke

Hasier Larrea 2021ko ira. 9a, 16:14

Amaia antzokian izango dira bi emanaldiok, irailaren 18an, zapatua, 19:00etan hasita. Aretoak denboraldi honetan jasoko duen lehen musika-hitzordua izango da. 'Maestrissimo' obra ikusteko sarrerak ere salgai jarri ditu Udalak.

Petti konpositore beratarra Manipulazio estrategiak bere azken lana aurkeztera etorriko da. Horretarako, Etxeko uzta, Juantxo Zeberio eta Et Incarnatus hari laukotearen laguntza edukiko du alboan. Bere aurretik Trigger (Eñaut Zubizarreta eskoriatzarra) taularatuko da, Poliedro Vol. 1 izeneko bere azken proiektua aurkezteko. Quico Puges eta Jokin Garmendia txelistekin eta Amaiur Luluaga dantzariarekin arituko da Trigger.

Sarrerak Arrasateko Udalaren webgunean eros daitezke, 15,90 euroren prezioan.

'Maestrissimo', hilaren 25ean

Atari berean daude 20,90 euroren prezioan salgai Yllana konpainiaren obra ikusteko sarrerak. XVII eta XVIII. mende arteko barroko eta neoklasizismo estiloko komedia satirikoa da Maestrissimo, sokazko laukote baten abenturak deskribatzen dituena.

Nabarmentzekoa da Amaia antzokia, LABIren neurri berriak oinarri hartuta, %33ko edukiera izatetik %50ekoa izatera pasa dela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak