'Pitxi' Herrero torneoa, liga prestatzen joateko lagungarri

Xabier Urtzelai 2021ko ira. 9a, 18:00

Arrasatearrak Urnietaren kontrako partiduan.

Biharko, zapatua, Pitxi Herrero zenaren omenez egun osoko eskubaloi jaialdia prestatu dute Iturripen. Eta Pitxi Txapelketa baliagarria izango da kategoria guztietako taldeendako liga hasierara begira. 

Goizean –10:00etan hasita– kadete nesken eta kadete mutilen partiduak jokatuko dituzte. Kadete neskek Bergararen kontra jokatuko dute hiruko torneoan. Kadete mutilak, aldiz, Gasteizko Gure Auzune Klubeko taldearen aurka arituko dira (12:30). Arratsaldean gazte mailakoen (16:00) eta senior mailakoen (18:00) txanda izango da, eta hor ere biek ala biek Gure Auzunekoak izango dituzte aurrean.

Senior mailako taldeak Euskadiko Txapelketan neurtuko ditu aurten ere indarrak, eta iazko denboraldi gorabeheratsuaren ondoren gogotsu daude liga hasteko. Aurten Federazioak sei taldetako hiru multzo osatu ditu eta Mugarri-Ingou Arrasate taldeko mutilak oñatiarrekin batera daude B multzoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak