Ezker Anitzak kezka azaldu du herribusaren zerbitzua dela eta

Eneko Azurmendi 2021ko ira. 7a, 13:03

Prentsa ohar bidez azaldu duenez, egun bost autobus ari dira martxan, hirugarren lineakoaz gain, 1 eta 2 lineatako beste lau. "Horietako bat Oñatiko Udalaren mailegu bat da, eta ez dago egoera onean, sei hilabete baino gehiago geldi egon baita eta aire girotuak ez duelako funtzionatzen".

Azpimarratu dute, sei autobus eduki arren, Oñatiko Udalari eskatu behar izan zaiola mailegua, "IAT gainditu gabe duten bi autobus geldi edukita". 

Salatu dute autobus guztietako aire girotua izorratuta dagoela eta leihoak irekitzeko aukerarik ez dutela, barruko tenperatura "jasangaitza" bihurtuz. "Autobus berriari dagokionez, gehiegizko luzera izateaz gain, itoginak ditu eta aire girotuaren funtzionamendua ez da egokia. Hori dela eta, autobusen mantentze eza salatzen dugu, erabiltzaileekiko kontsiderazio falta".

Udalak arlo honetan duen gastua guztira 750.000 eurokoa dela dio Ezker Anitzak. "Hau izango da funtzionatzeko modua geratzen diren lau urteetan?", galdetu dute. "Jasangarritasunaren aldeko hautua egin gura badugu, ezin dira 12 urteko ibilgailuak erabili, gasaren depositua birmoldatuta daukatenak, gainera, eta depositua betetzera Bergarara joan behar izaten dutenak. Ezin dira aurkezpen populistak egin prezioak jaitsiko direla esanez, Arrasatek merezi dituen zerbitzuak falta direnean". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak