Ekin Emakumeak elkarteak abiatu du ikasturte berria

Eneko Azurmendi 2021ko ira. 7a, 12:15

Joskintza tailerra, 2019an.

Urtero moduan, jabetza ikastaroaz gain, hainbat tailerrekin hasiko dute ikasturtea eta, hala, prest dituzte joskintza, TAO eta kosmetika naturala tailerrak. Izena emateko hiru bide daude: emakumeak@ekinemakumeak.eus helbidera idatzita, 651 70 79 36 telefonora deituta edo bulegora gerturatuta (Pablo Uranga 4 Behea).

Joskintza tailerrak Dunixe Royok emango ditu eta oraindik ere libre daude plaza batzuk. La Merced eraikinean egingo dituzte saioak, eguenetan. Lehena 16:30etik 18:30era izango da eta bi plaza daude oraindik. Bigarrena, berriz, 18:30etik 20:30era, eta lau plaza gelditzen dira. Urriaren 7tik abenduaren 16ra izango dira saioak eta izen-ematea 75 euro da (70 euro bazkideentzat).

Bestalde, TAO tailerra, norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipenenean bilakatu eta barne bakea lantzekoa, Kontxi Garmendiak gidatuko du hileko lehen eguenetan (urriak 7, azaroak 4 eta abenduak 2). Saio hauek ere La Merced eraikinean izango dira, 18:00etatik 20:00etara, eta hamabost plaza daude libre oraindik. Izen-ematea 38 euro da (36 euro bazkideentzat).

Azkenik, kosmetika naturalari buruzko tailerra ere egongo da. "Senda belar desberdinekin ukendua, ezpainetako baltsamoa, ponpa freskagarriak, aloe gela eta eskuetako krema egingo ditugu". Ekoudalatxek emango ditu saioak, La Merced eraikinean, urriaren 6an, 13an, 20an eta 27an, 17:00etatik 19:00etara eta hemen ere hamabost plaza daude libre. Izen-ematea 100 euro izango da, material guztia barne (95 euro bazkideentzat).

Parte hartzeko deia herritarrei

"Hartu zeuretzako tartea eta gozatu gauza berriak probatuz. Lagun berriak ezagutzeko aukera paregabea izango duzu eta, esperientziak partekatzeko, konfiantzazko leku goxo eta atsegin bat ere aurkituko duzu. Zure zain gaituzu! Animatu!", azaldu dute elkartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak