Singular Denda izateko izen-ematea irekita dago egubakoitzera arte

Eneko Azurmendi 2021ko ira. 6a, 11:51

Singular Dendak ziurtagiria jaso zuten Arrasateko dendariak, aurkezpenaren ostean, 2018an.

Gipuzkoa Merkatariak elkarteak deialdi berri bat ireki du balizko Singular Denda berriak erakartzeko eta irailaren 10era arte irekita dago parte hartzeko aukera, 16:00ak arte, inprimakia beteta. Programa duela zortzi urte sortu zen, eta dagoeneko 220 saltokik baino gehiagok dute bereizgarria, horietatik hemezortzik, Arrasaten.

Singular Denda markak, azaldu dutenez, Gipuzkoako merkataritzari balioa ematen dio, "bereizlea eta berezia", eta bere bezeroa bereizteko balio bat eskaintzen duten saltokiei aintzatespena ematen die. "Gure kaleei bizia emateaz gain, originaltasunagatik eta benetakotasunagatik nabarmentzen diren denden hautaketa bat da. Hemengo dendak. Bezeroarekin konprometituak. Kultura propioarekin, xehetasunaren kultura. Bezeroak bakar sentiarazten dituzten denda paregabeak nabarmentzen dira".

Hainbat urrats egin behar dira izendapena jasotzeko. Lehenik, hasierako diagnostikoa egin (tratu pertsonala saltokia harreman-gune giltzarri gisa, produktu bereizlea, on/off komunikazioa, sintonian).

Bigarren pausoa kintza-planaren kontrastea eta definizioa da. "Bisitaren ondoren, txosten oso bat ematen da, bezeroak merkataritzan duen erosketa-esperientziari buruzko informazio garrantzitsuarekin, batera jartzeko, hobetu daitezkeen arloak zehazteko".

Ostean, taldeko eta banakako aholkularitza hobekuntza-ekintzak egiten dituzte, banakako aholkularitza eta taldekako tailerrak. Gero, jarraipena eta ebaluazioa egin ondoren, "etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa" behar da. "Merkataritzarako baliozko ekintzen ekarpena, bezeroen fidelizazioarekin, erosketa-turismoarekin eta abarrekin zerikusia dutenak".

Ekimenaren helburua da erosketa-esperientzia nabarmenak sortzea. "Saltokietan, bereizi daitezela eta bezeroak erakartzen eta fidelizatzen lagun dezatela, emaitzak hobetuz; horrela, tokiko merkataritza bereizlea posizionatuz eta posizionamendu hori marka-komunikazioko
estrategia baten bidez indartuz".

Arrasaten, hemezortzi Singular Denda

2017tik, hemezortzi dira Singular Denda bereizgarria duten komertzioak Arrasaten. 2017-2018an, bederatzi saltoki atxiki ziren: Belun, Olgeta, Resusta-Karrikiri, Sikol, Boutique, Elena, Lasagabaster, Oskar Vitoria, Tipi-tapa eta Josle. 2019an, zazpi: Amaia Albes, Lirain, Zubiaga, Bea Lenceria, Buart, Gare eta Ume. 2020an, bi: Arazi eta Angela Estetika.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak