Jorge Adolfo Freyter Romero elkarteak, Askapenak, Herriok Harro elkarteak eta Arrasateko gaztetxeak elkarlanean antolatutako saioa izango da, doan.

Europan erbesteratuta bizi den antropologoak La contrainsurgencia en Colombia y paz fallida hitzaldia egingo du Arrasateko gaztetxean, irailaren 9an, 18:30ean. Analista politikoa ere bada Pinzon eta Pertsona Ospetsuen Batzordeko kide izan zen FARC-EP eta Andrés Pastranaren gobernuaren arteko Bake Prozesuan (1999-2002).
Jorge Adolfo Freyter Romero elkarteak, Askapenak, Herriok Harro elkarteak eta Arrasateko gaztetxeak elkarlanean antolatutako saioa izango da, doan.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.