Ingelesezko antzerki laburrak egingo dituzte eguenean haurrentzako, Biteri plazan

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 3a, 09:26

2018tik 2020ra jaiotako haurrei zuzendutako Storytime for babies emanaldia antolatu du Arrasateko Kids&Us-ek irailaren 9rako. Hiru emanaldi izango dira baina haur bakoitza txanda bakarrera joan ahalko da.

Ordu erdi irauten duten ingelesezko antzerki emanaldiak egingo dira datorren eguenean, Biteri plazan. 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan izango dira, baina bertaratzea nahi duten haur eta gurasoek txanda bakarra aukeratu beharko dute.

Antolatzaileen arabera, istorio "dibertigarri" eta "oso adierazkorrak" dira: "Oso parte-hartzaileak eta dinamikoak dira, eta ulermen errazeko esparru batean girotuta daude beti". 

Edukiera mugatua izango da, horregatik haurrek gonbidapen bat eraman beharko dute eta guraso bakarrak lagunduta joan ahalko dira. Gurasoek ez dute gonbidapenik behar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak