Arte Ederretan lizentziatua den Amaia Bengoak emango ditu klaseok, Arrasateko Udalaren eskutik. Talde mugatuak izango dira, gehienez ere 20 pertsonakoak. Saioak lanegunetan, 17:00etatik 20:00etara, eta zapatuetan, 10:00etatik 12:00etara, garatuko dira.
Helduen klaseek 3 ordu iraungo dute astero, eta adingabeenek ordu eta erdi. Prezioei dagokienez, 169,80 euroko kostua izango du adinez nagusiak direnei zuzendutako tailerrak, 84,90 eurokoa, berriz, gaztetxoenei zuzendutakoak; zapatuetan ikastaroa egin nahi duten haurrek 113,20 euro ordaindu beharko dute. 7 urtetik gorakoentzako izango dira gazteei zuzendutako klaseak.
Informazio gehiagorako, deitu Kulturateko telefono honetara: 943 25 20 37.