Mirari Plazaola arrasatearrak irabazi du Zarauzko trikiti txapelketa Irati Arzelus bikotekidearekin batera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ira. 2a, 11:28

Euskal astearen barruan, Trikitilari Gazteen 41. txapelketa jokatu zuten atzo, Zarautzen. Sei bikote lehiatu ziren eta Mirari Plazaola eta Irati Arzelus izan ziren onenak (iruditan, irabazleek eskainitako kantua lehiaketa bukaeran, Urolako Komunikazio Taldeak jasota).

Sei bikote lehiatu ziren Zarauzko Trikitilari Gazteen txapelketan. Irabazleak Mirari Plazaola arrasatearra eta Irati Arzelus lazkaotarra izan ziren. Euskal astearen barruan jokatutako lehiaketa izan zen.

Mirari Plazaola eta Irati Arzelus sariarekin.

Gehiagotan ere irabazi dute

Nabarmendu behar da arrasatearra eta bere bikotekidea 2018an eta 2019an ere txapeldunak izan zirela, eta 2020an bigarren geratu ziren aipatutako txapelketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak