Eguenean eta egubakoitzean, 16:00etatik 20:00etara egingo dute Merkemerkaua, eta zapatuan, berriz, egun osoz, 10:00etatik 20:00ak arte, etenik gabe. Par-te-hartzaileak establezimendu aurrera edo komertzio guneeta-ra irtengo dira, udaberri-uda denboraldiko produktuak prezio "ezin hobean" eskainiz. Moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak eta abar egongo dira azokan, eta 25 establezimenduk hartuko dute parte: BC, Bea Lentzeria, Beinke, Errekamendi, Garraxi, Gili-Gili, Intersport Loramendi (biak), Itxaso, Josle, Kapikua, Kids&Us, Kili-Kolo, Luko, Mabel, Maitia, Markiegi, Promise, Resusta Karrikiri, Sikol, Troko, Txapime autoak, Txuri-Beltz, Ume eta Zubia.
Hauek dira saltokiak eta kokalekuak:
Ingelesezko antzerkia ere bai
Era berean, Kids&Usek 2018tik 2020ra bitartean jaiotako hau-rrentzako antzerkia antolatuko du, "ingelesezko ipuin bat, 30 minutuko istorio dibertigarri eta adierazkorra". Irailaren 9an izango da, eguena, eta hiru ema-naldi egingo dituzte, Biteri pla-zan: 17.00etan, 18.00etan eta 19.00etan. Toki-kopurua mugatua izango da, haur bakoitzak txan-da bakarra aukera dezake eta heldu batekin joan behar du. Gonbidapenak hemen eskuratu daitezke.
Hauspo Egunean, musika
Bigarrenez egingo dute aurten Hauspo Eguna. Irailaren 10ean, egubakoitza, Mirari, Maddi eta Izaro ariko dira San Andreseko Hiruki Plazan, 18:30ean hasita. 20:00etan, berriz, Izer eta Eneko Dorronsoro, Portaloian. Irailaren 11n beste bi emanaldi egongo dira. 12:30ean, Iñaki Dieguez eta Xabier Leturia Txikitxu-Arrostaitz taldearekin ariko dira, Jokin Zaitegin eta 19:00etan, aldiz, Iñaki Plaza eta Koldo Uriarte, Herriko Plazan