Miriam Inza artista urretxuarraren proiektua Arrasatera iritsiko da martitzenean, Bizkaia eta Arabako hainbat herritan egon ondoren. Gernikan eta Durangon aurkeztu zuen eta ondoren Gasteiz, Basauri eta Laudio bisitatu ostean iritsiko da Debagoienera.
Kalea, erakustoki
Ibiltaria soilik ez, ezohikoa proiektua; iragankorra. Arte grafikoak ditu oinarri, eta kartelen bidez komunikatzeko gaitasuna aldarrikatzen du, beti kalea erakustoki duela. Aurretik ere landu ditu halako proiektuak; 2019an Prohibido poner carteles erakusketa aurkeztu zuen. Komunikazio proiektu hark Urretxuko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Bilbao Arteren eta EHUren babesa izan zuen.