Arrasateko Udaletik adierazi dute bi bide mozketa egingo dituztela gaur, eguaztena. TAO guneen margoketa lanak egiten ari dira egunotan, eta hori horrela, Otalora Lizentziaduna kalea moztu egingo dute Muxibarreko biribilgune norantzan. Trafikoa Zarugalde kaletik desbideratuko dute.
Horretaz gain, Zerrajera kaleko bukaera moztu egingo dute, bertan kata batzuk egingo dituztelako. "Edozelan ere, Txaeta 14, 16 eta 18 etxeetako garajeetara sartzeko arazorik ez da egongo, eta kalean buelta emateko zonaldeak egongo dira aparkaleku guztiak ez galtzeko", esan dute Udaletik.