Lapurreta egin dute Arrasateko San Andres auzoko estankoan

Maialen Santos 2021eko abuztuaren 1a

Ertzaintzatik azaldu dutenez, goizaldeko 4:00ak inguru indarrez egin dute lapurreta San Andres auzoan dagoen estankoan. Udaltzaingoa eta Ertzaintza gerturatu dira tokira, eta pertsona bat atxilotu dute.

Auto baten sartu dira estankora, indarrez, eta kristala zeharkatu dute gero barruan lapurreta egiteko.

Ertzaintzatik esan dute gertatutakoa ikertzen ari direla, eta ez dute gertaeraren bueltako datu gehiago eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak