Bizikleta martxa gaur bukatu arren, gaurtik eta abuztuaren 1era bitartean kanpaldi bat antolatu dute Atxondon bertan.
Leintz Gatzagatik sartu da AHTaren aurkako bizikleta martxa gaur goizean Debagoienera. Eskoriatzara jaitsi, Aretxabaletatik barrena pasatu eta Arrasateraino etorri dira txirrindulariak. Herritik buelta batzuk eman ondoren, Kanpanzarrera bidea hartu dute, bertan bazkaldu eta Atxondon bukatuko dute ibilaldia.
Bizikleta martxa gaur bukatu arren, gaurtik eta abuztuaren 1era bitartean kanpaldi bat antolatu dute Atxondon bertan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.