Maite Larburu eta Eneritz Furyak izango dira, besteak beste, Kulturate Akustikoan

Eneko Azurmendi 2021ko uzt. 30a, 11:47
Maite Larbururen kontzertua, uztailean, Oñatiko Santa Ana antzokian.

Iraileko lehen bi asteburuetan egingo dute Kulturate Akustikoak jaialdiaren hamahirugarren edizioa eta sei kontzertu izango dira: Copernicus Dreams, Hatxe, Maite Larburu, Eneritz Furyak, Sonlosgrillos eta Buffalo Feat Nacho Soto. Sarrerak unean bertan eskuratu ahal izango dira.

Emanaldi guztiak Kulturateko areto nagusian izango dira, 20:00etan, "eta urtean zehar antolatzen diren gainerako musika zein kultur egitarauek bezala, helburu dute herriko kultur eskaintza zabaltzea eta kultura bera sustatzea, bereziki une gogor hauetan, kultur eragileen lana balioan jarriz eta indartuz".

Hauek dira kontzertu guztiak:

  • Irailak 3, egubakoitza: Copernicus Dreams.
  • Irailak 4, zapatua: Hatxe.
  • Irailak 5, domeka: Maite Larburu.
  • Irailak 10, egubakoitza: Eneritz Furyak.
  • Irailak 11, zapatua: Sonlosgrillos.
  • Irailak 12, domekan: Buffalo feat. Nacho Soto.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak