Etorbide osoko zoladuraren egoera aztertu dute udal teknikariek eta, beraz, eremu bakoitzaren beharretara egokitutako tratamendua aplikatuko da. "Bi puntutan zoladura brintzatu eta asentatzeko prozesua hasita dago. Bi horietan zoladura apurtzeaz gain ondoko areka edota estolda-zuloak ere kaltetuta daude. Ospitalera sartzeko erraian, oinezko zubitik Oltam enpresaren sarrerarainoko zoladura asfaltikoa kaltetuta dago. Gune honetan estolda-zulo bi konponduko dira, asentatuta dago bere oinarria eta asentamendu hau batzuetan arekan ere igarri egiten da. Ospitaletik ateratzeko erraian ere bigun gune txiki bat dago, saihesbidera heldu baino lehen; puntu honetan zoladura besterik ez dago kaltetuta eta zoladura asfaltiko berria ezarriko da", azaldu du Udal Gobernuak.
Victoriano Fuentes Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak nabarmendu du herriko zoladura eta asfaltoa berritzeko urteko plangintzaren baitan kokatzen dela aktuazioa: "Herritarren segurtasuna eta ongizatea bermatzeko funtsezko lana da herri bideen zoladura egoera honean egotea. Urtero diru-partida bat zehazten dugu aurrekontuetan herriko bideak eraberritu eta mantenu egokia bermatzeko".
Obra honen aurrekontua 23.700,28 eurokoa da (BEZ barne) eta Excavaciones Arrasate S.L. enpresa ari da lanak egiten.