Berrikuntza proiektu honen bitartez Erguin Herri Eskolako eraikineko azpiegiturak hobetu nahi ditu Udalak, erabiltzaileei kalitatezko instalazioak eskaintzeko.
Aurrekontua 151.958,79 eurokoa da (BEZ gabe) eta Construcciones Aplibur SL enpresak burutuko ditu lanak, lehiaketa publikoa irabazi ostean. Arrasateko Udalaren aurreikuspenen arabera, abuztuko lehen hamabostaldian amaituko dituzte lanak.
Ikasturte berrirako prest
"Udal honen helburu nagusietako bat da arrasatearrei kalitatezko azpiegiturak eskaintzea eta Erguin eraikineko kasuan, hori da, hain zuzen, lortu nahi duguna. 2021-22 ikastaroa hasterako obra guztiak amaituta eta komun berriak prest egongo dira eta modu horretara, erabiltzaileei kalitatezko instalazio berrituak eskaini ahal izango dizkiegu", adierazi du Victoriano Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantenu eta Auzoetako zinegotziak.