Etxeko musikarien doinuekin amaitu dute Arrasate Blues jaialdia

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko uztailaren 27a

Gaualdi akustiko eskaini dute Leire Etxezarreta, Asier Sala, Garazi Barrena eta Aitor Huizi musikariek Arrasate blues jaialdiaren barruan.

Herriko plazan eskainiko dute emanaldia. Arrasate blues jaialdia borobiltzeko etxeko musikariak igo dira taula gainera: Leire Etxezarretan, Garazi Barrena, Asier Sala eta Huntza taldeko Aitor Huizi.

Plaza bete egin da musikaz gozatzeko. Musikariek, talde ezagunen bertsioak eta eurek sortutako abestiak eskaini dituzte.

Ibai-arte antolatzaile lanetan

Ibai-arteko presidente Jon Apraiz pozik dago jaialdiak eman duenarekin: "Giro onean egin ditugu emanaldiak. Gaur, gainerako, etxeko musikarien txanda izan da. Bertakoaren alde egitea gustatzen zaigu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak